Alokairua

Haur eramaileak alokatzeko aukera eskaintzen dugu, etxean lasai probatu ahal izateko.

Alokairurako ditugun haur eramaileak honakoak dira:

– Fularrak: elastikoak, semielastikoak eta zurrunak.

– Bandolerak.

– Boba Carrier 4G motxila ergonomikoa.

– KiBi motxila ergonomikoa.

– Emeibaby motxila ergonomikoa.

– Hippychick gerrikoa.

– Kanga oihal Afrikarra.

– Bambara oihal Afrikarra.

 

ALOKAIRURAKO BALDINTZAK:

  • Alokairuaren iraupena 2 eta 5 egun artekoa izango da.
  • Haur eramailea mezularitza enpresa batek utzi eta jasoko du adosturiko datetan.
  • Hautaturiko haur eramailearen salmenta prezioaren kopuru bereko bermea emango da transferentzia bidez, itzulitakoan eta egoera onean dagoela baieztatzen denean itzuliko da bide beretik.
  • Haur eramailea egoera onean itzuliko ez balitz, edo haur eramailea itzuliko ez balitz, bermean emandako kopurua ez da itzuliko.
  • Alokairuaren eguneko prezioa honakoa izango da: 10 euro/eguna (BEZ barne) astebarru (jai egunik ez dagoen egunetan). 15 euro/eguna (BEZ barne) asteburu eta jai egunetan.
  • Alokairuan probaturiko haur eramailearen berdina erostea erabakitzen bada, 10 euroko deskontua izango da alokairua amaitu eta 15 egunen barruan erosiz gero.