Erosketa baldintzak

  • 1. ARTIKULUA: ORDAINTZEKO MODUAK Produktu guztiek dute prezioa ipinita agindua ematen denean (BEZ barne). Ordainketa eskaera agintzen denean egin daiteke: kreditu txartelaren bidez, paypal bidez edo transferentziaz (diru-sarrera egiten duzunean, frogagiria posta elektronikoaren bidez bidali behar duzu denda[ @ ]sabeletikmundura.eus helbidera.Orduan bakarrik bideratuko da eskaera).
  • 2. ARTIKULUA: BIDALKETA-GASTUAK: Bidalketa guztiak mezulari bidez egiten ditugu, produktu berezi edo promozio berezi bat ez bada (argi adieraziko da promozio bakoitzean). 100 euroz gorako eskaerek ez dute bidalketa gasturik izango . 100 euroz azpiko eskaeretan 7 euroko bidalketa-gastuak izango dira.
  • 3. ARTIKULUA: EROSKETA-BALDINTZA OROKORRAK. ONARPENA ETA AURKA EGITEA Salmenta-baldintza hauek, bezero guztiei sistematikoki aplikatzen zaizkie. Beraz, eskaera bat egiteak, salmenta-baldintza orokorrak erabat eta baldintzarik gabe onartzea suposatzen du. Noizbait saltzaileak aipatutako baldintza orokorretako bat edo batzuk ez ezartzeak, ez dio bere baldintzak ezartzeko eskubideari uko egitea suposatzen.
  • 4. ARTIKULUA: AGINDUEN ERREGISTROA Erosleek agindua ematen dutenean, ematen duten informazioaren arduradunak dira: helbidea zuzena ez bada eta eskaera entregatu ezin bada saltzailea ez da erantzule izango. Eskaerak, erosleak ordainketa baieztatzen duenean bakarrik gauzatuko dira. Eskaeran daturen bat oker badago eta aldatu nahi izango balitz, lehen bait lehen denda[@]sabeletikmundura.eus helbidera idaztea eskatzen da. Eskaera ez bada bidalia izan, aldatzeko aukera emango dugu.Eskaintzen diren produktuak mugatuak dira, daukagun stock-aren arabera. Izakinak agortuko balira, saltzaileak prezio eta kalitate berdineko produktu bat eskaini edo dirua itzuliko du. Stockean ez dagoen produktua bada, eskaturiko produktua izateko epea zein den adieraziko zaio bezeroari.
  • 5. ARTIKULUA: BANAKETA Eskaerak hitzartutako epean egingo dira mezulari bidez. Ordainketa jaso eta hurrengo 24 orduetan bidaliko dira, 48/72 ordutan bezeroak jasoko dituelarik. Ostiral, larunbat, igande eta jai egunetako eskaerak, hurrengo astelehenean bidaliko dira. Jai egun bat tarteko denean, hurrengo egunean bidaliko dira.
  • 6. ARTIKULUA: ESKAERAK HARTZEA Eskaera jasotzean paketea egoera onean ez badago, mezulariaren paperean adierazi beharko da, edo itzultzeko eskaera mezulariaren bidez egin egoera txarrean dagoela adieraziz. Paketea ondo ez badago, ireki aurretik argazki bat atera eta guri igortzea eskertuko dugu.
  • 7. ARTIKULUA: ITZULTZEKO EDO ALDAKETAK EGITEKO PROZEDURAK Edozein aldaketa edo itzulketa egiteko jar zaitez gurekin harremanetan. Ageriko fabrikazio akatsen bat badu edo jasotako produktua eskatu duzuna ez bada, saltzaileak egiaztatu ondoren, erosleari produktua doan aldatzeko edo dirua itzultzeko aukera izango du, bestelako kalte-ordain edo onuratik aparte. Jasotako produktua eskaturikoa bada eta beste batengatik aldatu edo itzuli nahi bada, itzultzearen bidaia gastuak bezeroak beregain hartu beharko ditu. Itzuli nahi den produktua garbitu eta erabili gabe egon beharko da eta bere kutxa egoera onean egon. Fabrikazio akatsen kasuetan, edo garantiak babesten dituen kasuetan, dendariak hartuko ditu itzulera/aldaketaren bidalketa gastuak beregain.
  • 8. ARTIKULUA: SEGURTASUNA Gure dendan egiten diren ordainketak, segurtasun eta konfidentzialtasun osoz egiten dira. Ordainketen segurtasuna erabiltzen dugun protokoloak bermatzen du. Inguru ziur baten zaudela jakin dezakezu URL helbidea “https:” delakoarekin hasten delako eta zure nabigatzailearen izkina batean edota tresna-barrako segurtasuna jartzen duen botoian, itxita dagoen giltzarrapo baten marrazkia edo giltza  bat azaltzen delako. Arrazoi guzti hauengatik, gure ON-LINE DENDAN KONFIDANTZA osoarekin eros dezakezu.
  • 9. ARTIKULUA: Datuen Babesa Gure dendan erosketa bat egiteak Datuen Babeserako Lege Organikoa betetzeko Sabeletik Mundura web-orriak duen politika onartzea suposatzen du. Hemen irakur dezakezu.

 

  • 10. ARTIKULUA: Aholkularitza zerbitzua eta hitzaldietarako sarrerak: Aholkularitza zerbitzuak (opari-bonuak, aholkularitza saio solteak edo packak) zein hitzaldietarako sarrerak, behin sarrera erosita edo zerbitzua kontratatua dagoenean, diru hori ez da itzuliko.