Fularrak

Fularrek 3-5 metro inguruko luzera izaten dute eta korapilo desberdinen bidez haurra eta eramaileari egokitzen zaio. Korapiloak egiten ikastea eskatzen badu ere, praktika apur batekin oso erosoa bihurtzen da. Haurra modu desberdinetan kokatzeko aukera ematen du (aldakan, aurrean edo bizkarrean) eta korapilo desberdinen jar daiteke haurra.  Haurra jaiotzen den unetik soinean eramateari utzi arte erabil daiteke eta oso ondo egokitzen da eramaile desberdinei.

Haur eramaile guztiak ondo erabiltzen ikastea garrantzitsua da. Zalantzak badituzu, idatziguzu.

Hauek dira une honetan ditugun fularrak.

  • Zurrunak:

Zuntz naturalez osatuak izaten dira eta diagonalki egokitu ohi den oihalak izaten IMG_20140802_162359dira, ez erabat zurrunak. Iraupen luzea duten oihalak izaten dira eta jaio berritatik, haur koskorretara erabili ahal izaten dira, oihalaren zabalera eta luzeraren arabera.

Kotoizko alkandora bat bezalakoa litzake.

Aukera desberdinak daude merkatuan 50 eurotik nahi den besterakoak zuntzak eta produkzioaren arabera.

  • Semi-elastikoak:

Fular zurrunak baina elastikoagoak dira, baina ez dute spandex edo elastanik beraien konposizioan, eta ez dira guztiz elastikoak. Zabalean soilik dira elastikoak, zentzu bakarrean, alegia. Zuntz naturalezkoak izaten dira. Jaio berritatik erabiltzeko egokiak dira.

Aurrez loturik (hau, behin jarri eta haurra sartu eta ateratzeko aukerarekin) erabiltzeko egokiak dira, baina ez jaio berriekin. Korapilo honek, ez baitu puntuz puntuko egokitze optimoa eskaintzen, ez bada oso ondo egokitzen haurra sartzen den aldiro.

Kotoizko kamiseta baten antzekoak dira, moldagarriak baina ez erabat.

Ez dugu une honetan semielastikorik saltzen, beraien ezaugarriekin ez dugulako haur zein helduentzat soinean eramaten hasteko egokienak direnik.

  • Fular elastikoak:

Egituran spandex edo elastana duten fularrak dira eta norabide guztietan elastikoak dira. Erabat egokitzen dira eramailea eta haurraren gorputzetara eta sostengua baxuagoa da.

Aurrez loturiko korapiloentzat egokia da, hasieran oso ondo egiten badira. Eta Boba-wrap-lilafularra kendu gabe haurra posturaz aldatu, sartu, atera… egiteko egokiak dira, nahiz eta haurra mugitzen den aldiro posizioa ziurtatu behar den. Ez dira egokienak pisu askoko haurrekin  erabiltzeko. Elastikoa izanik, errebote eta frikzioarekin oihala lasatuz joaten da eta tentsioa eman behar izaten zaio berriro.

Hilabete ingurutik, haurra bere kabuz eseritzeko gai den arte erosoak izaten dira.

Lycrazko kamiseta bat bezalakoak dira.

 

Fularra erabiliko baduzu, gogoratu inoiz ez haurra kanporantz begira jartzea eta jarrera bertikalak erabiltzea, arnas bideak beti libre daudela ziurtatuz.

 

 

× Zalantzarik?