Informazioa

Sabeletik Mundura haurdunaldi aurretik, haurra laztantzera. Gure webgune nagusiaren denda duzu hau.

Sabeletik Mundura errespetuzko eta atxikimendu seguruzko jaiotza eta haziera bultzatzeko proiektu gisa sortu zen, hemen duzu proiektuaren eta guri buruzko informazioa. Sabeletik Mundura marka komertzial gisa erregistraturik dago, eta gizarte segurantza eta ogasunarekin dituen betebehar guztiak betetzen dira.

Dendan topatuko dituzun produktuez gain, opari bonuak eta aholkularitza pertsonalizatuak ere eskura ditzakezu. Baita herriz herriko hitzaldi eta tailerrak ere.

Dendako prozeduren inguruko informazioa duzu jarraian:

PRODUKTUAK

  • Zein haur eramaile da egokiena niretzat?

Ez dago formula magikorik. Haurraren eta zuen ezaugarrien arabera, haur eramaile mota bat edo beste gomendatuko dizuegu. Haur guztiak ezberdinak dira, guraso guztien beharrak ere bai. Batzuentzat egokiena dena, ez da erosoa besteentzat.

Hiru aukera dituzu: inprimaki honi erantzun eta ahalik eta erantzunik  egokituena ematen saiatuko gara, email bat bidali denda@sabeletikmundura.eus helbidera zure beharrak eta ezaugarriak azalduz ala aholkularitza pertsonalizatu bat kontrata dezakezu, online edo zure etxean.

  • Stockean ez duzuen kolore edo produktu bat nahi dut.

Stock mugatuarekin egiten dugu lan, beste modelo bat nahiko bazenu, idatziguzu eta jasotzeko epeak zein diren zehaztuko dizugu.

ESKAERAK:

  • Zein dira bidalketarako epeak?

Ordainketa jaso eta hurrengo 24 orduetan bidaliko dira, 48/72 ordutan bezeroak jasoko dituelarik. Ostiral, larunbat eta igandeetako eskaerak, hurrengo astelehenean bidaliko dira. Jai egun bat tarteko denean, hurrengo egunean bidaliko dira.

  • Zein dira bidalketa gastuak?

Bidalketa guztiak mezulari bidez egiten ditugu, produktu berezi edo promozio berezi bat ez bada (argi adieraziko da promozio bakoitzean). 100 euroz gorako eskaerek ez dute bidalketa gasturik izango . 100 euroz azpiko eskaeretan 7 euroko bidalketa-gastuak izango dira.

  • Erosketa baldintzak zein dira?

Hemen dituzu zehazturik.

× Zalantzarik?