Motxilak

Motxila ergonomikoek haurren eta eramailearen posizio egokia bilatzen dute. Pisua era simetrikoan eramailearen bizkar, gerri eta sorbaldetan banatzen da eta modeloaren arabera, aurrean eta atzean ala aurrean, aldakan eta atzean erabil daitezke.

Motxila ergonomiko gehienak, haurra bere kabuz eseritzeko gai denetik aurrera erabiltzeko diseinaturik daude (6-10 hilabete inguru), eta batzuek, lehenago erabiltzeko egokitzaileak dauzkate.

Egokitzaile horiek, motxila bere horretan erabili arte erabilgarriak dira eta oso ondo erabili behar dira postura egokia dela ziurtatzeko. Ez dira aukerarik egokiena, haurraren oinak motxilaren barnean geratzen direnez, bere gorputzak jasaten duen presioa handiegia izan daitekelako.

Egokitzaileen funtzioa, haurra bere kabuz, motxilaren panelak eskatzen duen hanken irekidura izan arte, irekidura hori ez behartzea da. Belaunak aldakak baina gorago mantenduz, M forman, eta pisua ipurdiaren gainean doazela ziurtatuz (eserita, ez zintzilik), bizkarraren C forma errespetatzen delarik. Egokitzaileak dituzte: Manducak(ez da egokitzailerik egokiena), Ergobabyk (egokitzailea oso beroa da, udaran ez erabili) eta Boba Carrier 4G (bi posizio hartzen dituen kuxina 3.5-5 kilo, 5-7 kilo) zein merkatuko beste zenbait motxilek.

Haurra bere kabuz eseritzeko gai denetik, motxila ergonomiko guztiak dira erabilgarriak. Dena den, kontuan izan behar da, haurraren belaunak aldakak baina gorago geratzen ez diren unean, hau da, oihalak ez dionean belauna gorantz igotzen, oinetan estriboak erabiltzea gomendatzen dela, posizio ergonomikoa mantentzen dela bermatzeko.

Emeibaby motxila ergonomikoa, aldiz, motxila bera egokitzen da haurrarenĀ  indizeaneurrira eta jaiotzetik 15 kilora arte erabil daiteke. Sistema patentatua du, haurrarekin batera, panela eta haziz joatea ahalbidetzen duena. Hemen ikus dezakezu.