KiBi IN soller

130.00

KiBi IN haurrarekin hazten den motxila ergonomiko Txekiarra da. IN modeloa 2021eko udan atera da eta berrikuntza interesgarriak dakartza.

4 hilabete ingurutik aurrera erabiltzeko egokia da (66 cm ingurutik eta buruaren mugimendu autonomoa izatetik aurrera). 4 urte ingurura arte erabilgarria (homologazio testetan 116cm eta 20kilora arte probatua dago bere erabilgarritasuna).

Txekiar Errepublikan diseinatua da eta bertan josten da nagusiki Txekia zein Europar Batasuneko materialeak erabiliz.

Motxila honen diseinuak jarrera osasuntsua sustatzen du haurtxo txiki zein nagusiagoentzat beraien erosotasuna bermatuz. Haurrarekin haziz doa bere beharretara egokituz.

Haur pisutsuetara egokitzeko gerriko sendoa, tirante erosoak eta %100 kotoizkoa den panela eta lo daudenean edo eguzkitik babesteko kapela handia ditu.

Stockean 1 soilik geratzen dira

SKU: 105 Kategoriak: ,

Deskribapena

Hauek bere bereizgarriak:

1. Zabalera egokitzeko botoi bidezko sistema

Motxilaren zabalera botoi bidezko sistemarekin egokitzen da eta haurtxoaren belaunaldea babesten duen gune biguin bat du. Haurra haziz doanean botoiak lotzen joanez motxila ere hazi egingo da.

2. Altuera egokitzeko aukera

Haurraren beharren arabera altuera egokitu dezakezu mosketoi bidezko sistema bidez. Besoak atera nahi baditu edo mugimendu askatasun handiagoa behar baditu jaitsi eta lokartzen bada edo sostengu handiagoa behar badugu igo dezakegu.

3. Posizio aniztasuna:

Haurra aurrean eraman dezakegu (tiranteak zuzen edo gurutzaturik), bizkarrean edo aldakan.

4. Biltzeko aukera:

Motxila erabiltzen ari ez garenean gerriko moduan erabil dezakegu, baita haurra gainean apoiatua izateko ere.

5. Heldu (ia) guztientzat erosoa.

Neurri ezberdinetako helduei egokitzen da, argal zein zabaleentzat eroso bihurtuz (gerrikoa 58 eta 135cm-ko zabalera artean erabiltzeko erosoa da).

Materialea: %100 kotoia

Mantenua: Garbitu erabili aurretik, ez sartu burukoaren estalkian garbitzeko. Garbigailuan sar dezakezu 30┬║ arteko programetan, zentrifugatze baxuan. Ez erabili lehorgailurik ez eta plantxarik ere.

×

Powered by WhatsApp Chat

× Zalantzarik?