Softshell Parka

Softshell Parka

188.00

Euritik eta haizetik eta baita hotzetik ere babestuko zaituen beroki bila bazabiltza, hau duzu aukera ederra eta epel-epela.

Haurrik eta haurdunaldirik gabe, haurdunaldian edo haurra soinean (aurrean zein bizkarrean) daramazunean erabiltzeko egokia.

 

Garbitu
SKU: E/E Kategoria

Deskribapena

Softshell parka hau beroki “normal” gisa erabil dezakegu (haur eta haurdunaldirik gabe) eta gehigarri bidez haurra soinean aurrean eta bizkarrean daramagunean edo haurdunaldian erabil daiteke (gehigarri berdinarekin edo haurdunaldirako espezifikoarekin).

Kanpoko geruza softshellezkoa du, haizetik eta euritik babesten gaituena. Barnekoa berriz artilea imitatzen duen mikropolyesterrez egina dago goxotasuna eta berotasuna emanez.

Berokia luzea da gerrialdea goxo mantendu eta haurraren hankak ere bero eta babesean mantentzeko.

Gerrialdea soka bidez estutu daiteke zure gorputzera hobeto egokitzeko.

Kremailerek ez dute ura barnera sartzen uzten, beraz, erabat inpermeablea da.

Poltsiko handiak eta erosoak ditu, barnetik artilea imitatzen duen geruzarekin bero-bero mantentzeko.

Kapela handia da eta biltzeko sokatxo bat dakar haurra bizkarrean daramazunean ez trabarik egiteko.

Gehigarriak haurraren neurrira egokitzeko bi kordel dakartza, goikaldean eta erdialdean.

Berokiarekin datoz:

Haurrarentzat segurtasun kapela, lokartzean burua heldu eta euri eta haizetik babesteko.

Zuretzat lepoko babeslea.

Gehigarri bat, haurra aurrean edo bizkarrean eramateko.

Pisua:

1.744 kg

 

Materialea:

Artile artifiziala (beganoa) eta softshella.

Hotzean garbitu eta barrukoz kanpora. Zentrifugatu leuna eta ez sartu lehorgailuan. Ez erabili lixiba edo leungarririk. Ez du plantxatzerik behar.

Additional information

Neurria

, , ,