Alokairua

Haur eramaileak alokatzeko aukera eskaintzen dugu, etxean lasai probatu ahal izateko.

Alokairurako ditugun haur eramaileak honakoak dira:

– Fularrak: elastikoak, semielastikoak eta zurrunak.

– Bandolerak.

– Boba Carrier 4G motxila ergonomikoa.

– KiBi motxila ergonomikoa.

– Emeibaby motxila ergonomikoa.

– Hippychick gerrikoa.

– Kanga oihal Afrikarra.

– Bambara oihal Afrikarra.

 

ALOKAIRURAKO BALDINTZAK:

  • Alokairuaren iraupena 2 eta 5 egun artekoa izango da.
  • Haur eramailea mezularitza enpresa batek utzi eta jasoko du adosturiko datetan.
  • Hautaturiko haur eramailearen salmenta prezioaren kopuru bereko bermea emango da transferentzia bidez, itzulitakoan eta egoera onean dagoela baieztatzen denean itzuliko da bide beretik.
  • Haur eramailea egoera onean itzuliko ez balitz, edo haur eramailea itzuliko ez balitz, bermean emandako kopurua ez da itzuliko.
  • Alokairuaren eguneko prezioa honakoa izango da: 10 euro/eguna (BEZ barne) astebarru (jai egunik ez dagoen egunetan). 15 euro/eguna (BEZ barne) asteburu eta jai egunetan.
  • Alokairuan probaturiko haur eramailearen berdina erostea erabakitzen bada, 10 euroko deskontua izango da alokairua amaitu eta 15 egunen barruan erosiz gero.

 

Sabeletik Mundura Denda
Privacy Overview

Webgune honetan cookie propioak erabiltzen ditugu helburu teknikoekin, ez, ez dira jateko gailetatxoak, webgunea ongi ibiltzeko beharrezkoak dira eta automatikoki instalatzen dira. Beste mota batzuetako cookieak ere instala ditzake edukia, publizitatea eta iragarkiak pertsonalizatzeko. Zure baimena behar da aurrera egiteko.