Familia anitzak

Kide ugariko familien Euskadiko elkartearekin hitzarmena egin dugu bertako kide diren familiei deskontu bereziak eskaintzeko. Online dendako produktuetan %10eko deskontua izango dute eta aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzuetan %15eko deskontua. Nafarroa eta Iparraldeko familientzat ere aukera izango da.

Deskontua aplikagarri izateko, email bat bidali beharko da hirukideko txartelaren argazkiarekin denda@sabeletikmundura.eus helbidera erosketa online dendan zuzenean egin aurretik.

Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako kide ugariko familiek aldiz, oraingoz hitzarmenik ez badugu ere, deskontua jasotzeko aukera izango duzue baita ere, emaila bidaliz.

 

Guraso bakarreko familietan Madres Solteras por Elección elkartearekin hitzarmena dugu %15eko deskontua produktu eta aholkularitza zerbitzuetan.

 

Beste elkarte batekoa bazara edo elkarterik gabe egoera honetan bazaude idatziguzu.

× Zalantzarik?