Bandolerak haur eramaile asimetrikoak dira, pisua, sorbalda bakarraren gainean eta gerrialderantz kargatzen baitute normalean. Haurra jaio berria denetik haur eramailerik behar ez den arte erabilgarriak dira.
Denbora luzez erabiltzeko ez dira egokiak, pisuaren banaketa asimetrikoarengatik.
Haurra era desberdinetan kokatzeko aukera ematen dute: aurrean, aldakan zein bizkarrean.
Haurra katuka edo oinez hastean eta gora-behera dabilenean oso erosoa da.
- Pouch-a: bi iskinak elkarri josita dituen oihal zirkularra da. Neurri zehatz batekoa, eta hortaz, egokitzen zailagoa izaten da. Zure neurri zehatza baldin baduzu, oso erosoa suertatzen da, bestela gaizki edo deseroso geratzen den haur eramailea izan daiteke.
Adi! Bandolera guztiak ez dira ergonomikoak, eta bandoleren posizio batzuk arriskutsuak izan daitezke:
—-> Bandoleraren ertzak biguingarri batekin daudenean, ezin dira, puntuz puntu egokitu eta posizio ergonomikoa lortzea oso zaila suertatzen da. Merkatuan dauden bandolera asko mota honetakoak dira.
—-> Postura egokiak erabili behar dira, inoiz ez hemen daudenak, itotzeko arriskua dago eta. Bandoleran hobe postura bertikalak erabiltzea.
Zure bandolera ondo erabiltzen ikasi nahi baduzu haurrarekin gozatzeko, idatziguzu.