Oparibonuak

Ez erosi etxean pilatuko zaion trasterik, opari erabilgarriak, pertsonalizatuak eta maitasunez beteak:Ā oparitu laguntza!

OPARI BONU DESBERDINAK HAUTA DITZAKEZU:

  • HAUR ERAMAILE AHOLKULARITZA.

Familiaren ezaugarrietara egokitzen den haur eramailea topatzen lagundu eta ondo erabiltzen irakatsiko zaie. Aurretik duten haur eramaileari etekina ateratzerakutsiko diet.

  • BIDELAGUN: haurdunaldi aurretik erditze ostera:

Haurdunaldi aurrean, haurdunaldian eta erditze ostean alboan izango duzu (EZ DUGU aholku medikurik eskaintzen, informazioa eta bidelagun izango gara). Informazio eguneratua (azken ikerketetan oinarritua), baliabide desberdinak, erreferentzia bibliografikoak, zalantzak erantzuteko bide desberdinak… eskainiko dizkizugu. Sostengu emozionala aldaketa garai berezi honetan zehar eta erabakiak hartzea eta ahalduntzea sustatuko dugu.

Behar duzuna eskatu, eta guk eskaintzen ez badugu, zure beharrari erantzungo dion profesionala bilatuko dugu.

Oparibonua – aholkularitza pertsonalizatua

*Prezioek BEZ eta beste zergak barne dituzte. Bidaia gastuak: Gipuzkoatik kanpoko hitzorduetarako, kontsultatu gurekin.

Gure zerbitzuak, hitzaldiak edo udalentzako programak ere interesatuko zaizkizu agian…

Sabeletik Mundura Denda
Privacy Overview

Webgune honetan cookie propioak erabiltzen ditugu helburu teknikoekin, ez, ez dira jateko gailetatxoak, webgunea ongi ibiltzeko beharrezkoak dira eta automatikoki instalatzen dira. Beste mota batzuetako cookieak ere instala ditzake edukia, publizitatea eta iragarkiak pertsonalizatzeko. Zure baimena behar da aurrera egiteko.